Guri buruz

BITARTEAN&

[euskera] : BITARTEAN, BIREN ARTEAN

Buruan ditugun ideiak martxan jartzearen eta gauza berriak egitearen grinaz sortzen da BITARTEAN&. Propioa den zerbait sortzearen gogoak, itxaropenak eta emozioak bultzatu gaitu.

Arriskuz beteriko apustua den arren ezinbestekoa ditugun helburu pertsonalak lortzeko bidea da.

Erronka berrien eta ezagutza, esperientzia eta pasioak bateratzearen ondorio den proiektu bat da. Arkitektura, Ekoizpen Digitala, Diseinua, Irudigintza eta Heziketa estudio bat.

Gure produktu bilduma Geometria, Matematika, Natura eta Ingurua uztartzen ditu. Ekoizpen teknika berriez egindako produktuak dira, 3D inpresioa edota laser bidezko mozketa eta grabatua, betiere eskala txikian eta tokian egindakoak. 

Bilduma objektuetatik urrunago doa: esperimentazio eta ikasketa ordu ugariz, lan gogorrez osatutako hilabete askoz, alaitasunez (eta atsekabe batzuez ere) osatuta dago.

Objektu soil bat ezezik, gure ilusioaren zati bat eramateko aukera duzu. Eta hori baino garrantzitsuagoa dena, gustuko dugun gauzetan gogor lanean jarraitzeko inspirazioa emango diguzu.

Hau guztia igortzea espero dugu. 

Gure taldea

bitartean-team

AN& = Ana Ortiz Arrieta + Andoni Pombo Aramendi

Ana Ortiz Arrieta eta Andoni Pombo Aramendi gara BITARTEAN&-en atzean dauden buru, bihotz eta eskuak. Esfortzuan eta ongi eginiko lanean sinisten dugu.

Xehetasun txikienei erreparatzeaz gain proiektu orotan barnean dugun guztia eman ohi dugu.

Egiten dugunaren inguruan gehiago jakin nahi? Bisitatu

WWW.BITARTEAN.ES

Testigantzak

“Creatividad y sensibilidad que te sorprenderán. Para quienes buscáis creación, diseño y producción exquisitos.â€

Typeando. EspacioAerre

Zure iritzia eman nahi? Idatziguzu shop@bitartean.es -era