Erabilera Zehaztapen eta Baldintzak

Erabilera Zehaztapen eta Baldintzak

Ondorengo lerroetan deskribatzen dira BITARTEAN& Shop online dendan erosketak egiterakoan bete beharrezko zehaztapen eta baldintzak. Baldintza hauek ERABILTZAILE zein BITARTEAN& Shop-en guztien eskubide eta betebeharrak azaltzen ditu.

Webgunean erosketarik egin baino lehen arreta handiz irakurri baldintza eta pribatutasun politika hauek.

BITARTEAN& Shop-ek bere gain gordetzen du edozein momentutan eta abisurik eman gabe baldintza hauek aldatzeko eskubidea. Erabilera edo kontratazio momentuan indarrean dauden baldintzak izango dira kontutan hartu beharrezkoak.

Dudarik izanezkero baldintza eta pribatutasun politiken inguruan jarri gurekin kontaktuan dendako kontaktu orria betez edo shopitartean.es e-postara idatziz.

Zergak eta Prezioak

Gure prezio guztiek B.E.Z.-a (balio erantsiaren gaineko zerga) soilik dute barne, ez dira kontutan hartu  beste zerga, tasa, muga-zerga edo gainordainik.

Prezio publikoak Eurotan daude eta baliogarriak izango dira akats tipografikorik egon ezean.

Produktuak bezeroaren erosketa baieztapena jasotzen den momentuan duten prezioarekin salduko dira.

Produktuen gaineko eskaintzak produktu bakoitzaren fitxan azalduko dira, eta kontrako ez bada adierazten, pantailan agertzen den heinean egongo dira indarrean.

BITARTEAN& Shop-ek bere gain gordetzen du edozein momentutan eta abisurik eman gabe prezio, produktu, eskaintza eta bestelako baldintzak aldatzeko eskubidea.

Ordainketa Moduak

Eskaera egiterako momentuan, askatasun oso ondorengo ordainketa moduen artean aukeratu ahal izango duzu:

  • Kreditu txartela: Egin ordainketa modu azkar batean zure kreditu txartelarekin. Erosketa lasaitasun osoz egiteko aukera ematen dizugu gure kreditu txartelentzako dugun ordainketa seguruko pasarelari ezker. Modu honetara zuk sartzen dituzun kreditu txartelaren datuak ez dira inoren eskuetara iritsiko.
  • Banku transferentzia: Egin ordainketa zuzenean gure banku kontuan. Ezinbestekoa da eskaera erreferentzia jartzea transferentziaren erreferentzian. Eskaera ez da bidaliko ordaindu beharreko kantitate guztia jasotzen dugun arte. Prozesua bizkortu dezakezu transferentziaren ziurtagiriaren kopia bat bidaliz eskaera erreferentziarekin batera.

Zerbitzuaren erabilgarritasuna

Webgunean eskaintzen diren produktu eta zerbitzu guztiak mundu guztirako daude eskuragarri. Hala eta guztiz ere gomendatzen da bidalketa Europar Batasunetik kanpo izango bada lehendabizi gurekin kontaktuan jartzea shop@bitartean.es e-postara idatziz.

Produktuen eskuragarritasuna

Produktuen eskaera guztiak eskuragarritasunaren menpe egongo dira. Ildo horretatik, horniketa edo stock arazorik izango bagenu, antzeko produktuen inguruan informazioa eskaintzeko eskubidea gordetzen dugu. Ez bada zure gustukoa emandako irtenbidea inolako kosturik gabe bueltatuko litzaizuke ordaindutako diru kantitate osoa.

Produktuen argazki, grafismo eta deskribapenak orientagarriak dira eta ez dute inolaz ere konpromisurik erakarriko BITARTEAN& Shop-entzat. Hala eta guztiz ere, argazki eta deskribapen horiek ahalik eta balizkoenak izaten saiatuko gara. Produktuen argazkietan erabilitako edozein “atrezzo” edo dekorazio gehigarri ez dira salgai egongo eta ez dute produktuaren parte osatuko.

Aldaketa/Itzultze Politika                                                 

Bidalketa jasotzen duzun momentutik 15 egun izango dituzu produktua bueltatzeko, beti ere lehendabizi adierazten badiguzu shop@bitartean.es e-postara idatziz. Itzulpena onartuko da produktua egoera bikainetan eta bere bilgarri originalean badago.

Bueltan jaso eta dena behar den bezala aurkitzen dela zihurtatzen dugunean BITARTEAN& Shop-ek produktuaren balioa bueltatuko dizu esandako kontu zenbakira banku transferentzia bidez.

Bezeroak ordainduko ditu itzultze bidalketa gastuak itzultzearen arrazoia BITARTEAN& Shop-ren errua ez bada.

Ez dira bidalketa gastuak bueltatuko ez bada BITARTEAN& Shop-en errua izan itzulpenaren arrazoia eta gainera bidalketa, bueltatzen diren produktuek berdinek osatzen ez badute.

Ezingo dira bueltatu inolaz ere bezeroaren neurrira edo pertsonalizatuta egin diren produktuak.

BITARTEAN& Shop-en errua izan daitekeen edozein arrazoiengatik egiten bada itzulpena, enpresak hartuko ditu bere gain itzulpen bidalketa gastuak eta gainera produktu berdin edo balio handiagoko produktu batengatik aldatuko dio edo itzulitako produktuaren balio berdina duen opari bono bat emango dio.

Arrisku eta jabetza igorpena

Produktuen arriskuak zure kontu egongo dira ematea egiten den momentutik. Produktuen gaineko jabetza ordainketa oso jasotzen dugunean edo ematea gertatzen den momentuan, ordainketa baino beranduago gertatzen bada, igorriko zaizu.

Jabetza Intelektuala

Webgunearen parte bezala ageri diren material eta edukien Copyright, marka erregistro eta gainontzeko jabetza intelektualeko eskubideak momentu oro BITARTEAN& edota beraien gaindiko erabilera eskubidea eman digutenei dagokiguela. Material horiek erabili ahal izango dituzu espreski baimena ematen badizugu. Horrek ez dizu galarazten zure kontaktu datuak eta eskaeren informazioak kopiatzeko erabiltzea webgunea.

Webguneko argazkien eta infomrazioaren edozein erabilera desegoki legalki jazarria izango da.