Bidalketa politikak

Bidalketa gastuak

LEHENENGO AUKERA

Bezeroak idatziriko helbidera zuzendutako "Correos certificado" bidezko bidalketa.

Estatu barneko bidalektak (Espainia, Baleareak, Ceuta, Melilla, Kanariar uharteak eta Andorra):

- Erosketa orokorrak: 3,95€

- 50€ -tik gorako erosketak: DOHAINIK

Gainontzeko Europar herrialdetan:

- Erosketa orokorrak: 5-15€ (pisuaren arabera)

- 70€ -tik gorako erosketak: DOHAINIK

Munduko gainontzeko herrialdeetan: 

- Erosketa orokorrak: 6-24€ (pisuaren arabera) 

- 120€ -tik gorako erosketak: DOHAINIK

BIGARREN AUKERA

Erregistroan adierazitako helbidera zuzendutako Ohiko Posta bidezko bidalketa. 4€ baino gutxiagoko erosketetarako soilik eskuragai. Ez du bidalketaren jarraipenik. BITARTEAN& Shop ez da bidalketa mota honetan gerta daitezkeen galerez erantzule egiten.

Estatu barneko bidalketak (Espainia, Baleareak, Ceuta, Melilla, Kanariar uharteak eta Andorra): 1€

Gainontzeko Europar herrialdetan: 2,50€

Gainontzeko herrialdeak: 3,5€

EPEAK

Estatu barneko bidalketa guztien epeak 3-5 egunekoak dira (larunbat, igande eta jai egunak kontutan izan gabe), beti ere Ordainketaren Konfirmazioa jaso ondoren. Gainontzeko bidalketetarako epeak aldakorrak dira helmugaren arabera.

Gure baliagarritasun Klausulan jartzen duenaren kalterik gabe eta egoera berezirik ez dagoen bitartean, saiatuko gara eskaera bakoitza epeen barruan bidaltzen.

Ala eta guztiz ere, ondorengo arrazoiengatik atzerapenak sor daitezke: produktuen pertsonalizazioa, produktu espezializatuak edo ustekabeko egoerak.

Arrazoiren bategatik ezin ba genituzke bidalketa epeak bete (oporrak edo egoera bereziak), egoeraren berri emango genizuke erosketarekin aurrera jarraitzeko edo erosketa bertan behera utzi eta ordaindutako diru guztiaren bueltatzea ziurtatuz.

Baldintza hauetan ulertzen da bidalketaren "ematea" gertatu dela adierazitako helbidean bidalketaren jasotzea sinatzen denean.

Atzerapen/akatsak ematean

Bitartean& Shop ez da erantzule egiten bidalketa konpainiak sor ditzaken  atzerapen edo arazoengatik. Edozein arazo egon ezkero jarri kontaktuan gurekin gure komertzialarekin abisatzeko eta lagundu ahal izateko arazoaren jatorria jakiteko eta konpontzeko.

Bitartean& Shop bidalketetan sor daitezkeen arazoen erantzule egingo da soilik gure akatsa denean. Bidalketa bueltatzen bada gure akats bat dela eta, gastu guztiak gure kontu joango dira eta berriz bidaliko dizugu zure partetik diru gehiago jarri beharrik izan gabe.

Bitartean& Shop ez da erantzule egiten erosleak helbideak oker adierazteagatik sor daitezkeen arazoengatik. Bezeroak ordaindu beharko du berriz bidaltzeak sor ditzakeen gastu guztiak.

Aldaketa/Itzultze Politika                                                 

Bidalketa jasotzen duzun momentutik 15 egun izango dituzu produktua bueltatzeko, beti ere lehendabizi adierazten badiguzu shop@bitartean.es e-postara idatziz. Itzulpena onartuko da produktua egoera bikainetan eta bere bilgarri originalean badago.

Bueltan jaso eta dena behar den bezala aurkitzen dela zihurtatzen dugunean BITARTEAN& Shop-ek produktuaren balioa bueltatuko dizu esandako kontu zenbakira banku transferentzia bidez.

Bezeroak ordainduko ditu itzultze bidalketa gastuak itzultzearen arrazoia BITARTEAN& Shop-ren errua ez bada.

Ez dira bidalketa gastuak bueltatuko ez bada BITARTEAN& Shop-en errua izan itzulpenaren arrazoia eta gainera bidalketa, bueltatzen diren produktuek berdinek osatzen ez badute.

Ezingo dira bueltatu inolaz ere bezeroaren neurrira edo pertsonalizatuta egin diren produktuak.

BITARTEAN& Shop-en errua izan daitekeen edozein arrazoiengatik egiten bada itzulpena, enpresak hartuko ditu bere gain itzulpen bidalketa gastuak eta gainera produktu berdin edo balio handiagoko produktu batengatik aldatuko dio edo itzulitako produktuaren balio berdina duen opari bono bat emango dio.